XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1953'garrenean Amerika Latineko biztanleak 163 milloe ziran, eta 2.000 garren urterako, egindako kalkuluak egozten dutenez, 592 milloe izango ditu.

Neurrietara jo ezkero onek esan nai du Amerika Latiñeko jendetzak 1900'garren urtean euneko 4'10 ba'zan munduko jendetzari begira, 2000'garren urtean euneko 9'40 izango dala.

1950'garren urtean munduko errialde atzeratuak deituen artean munduko jendetzari buruz euneko 65'50 egiten zuten.

Lurralde auek, 2000'garrenean euneko 76'30 egingo dute.

Ainbat indar eta izan-gaitasun ote ditu Amerika'k?.

Amerika Latinean landutako lur-azala % 5 baiño ez omen da, guztiari begiratu ezkero.

Lur-bazter orrek iritxi dezake, diotenez, 4.000 milloe janaritzea.

Au da, gaur ditun biztanleak baiño ogei bider geiago.

Pakean alkartuago egiñiko mundu bat bear degu.

Zaingoa deitu ortan, au da, gerra bat sortuko liguken ez-usteko atake baten beldurrez ainbat iskillu ta gerratresna egiten munduan urtero gastatzen diranak, 80.000 milloe dolarretik gora omen ditugu.

Diru au naikoa litzakigu lurralde osoak euren atzera egote lotsagarritik jasotzeko.

Erriak eskua eman bear diote alkarri.

Ipar-Amerika'n landu nai dan 50 ektarea bakoitzeko traktore bat daukaten bitartean, Eguzki-alde Urrutian bat baiño eztago 8.500 ektareako.

Amerika Latiñean, ordea, bat 470 ektareako.

Atzeratua dauden errialdeen istillua ez dago biztanle geiegiz beterik daudelako, ezjakin asko daudelako baiño, lan nola egin ez dakitelako baizik.

Industrirako makiña aundiak eta agrikulturarako makiña guztiak ere, laster ondatuko dira, lan-eragiteko esku treberik ez ba'dute.

Lurrari balora emateko milloika gizon geiago bear lirake orain, baiña eskolatuak eta gure izarbel onen ekonomi-aurrerapenen esku artzeko gai lirakenak.

Au ere ekonomi-saillean zur ta jakintsu diranak diote.

Jaiotz-neurketa bat arako naiz onako garaian, arako naiz onako errialdetan izan diteke bearrezkoa.

Mundu osoari begiratuaz, ezin dezakegu ontzat artu.

Lurra ez dago oraindik lar biztanletua.

ALERE, MILLOIKA GIZON GOSEAK DAUZKA

Geroak ez ginduzke izutu bear, esaten digute ekonomistak, gizaldiak bizi izateko dauzkan ontasun-iturriak ditun premia ta bear-izanak errez goitzeko bestekoak dira-ta.

Alere, milloiak giza-seme dira gaur munduan gaizki bizi diranak, gosearen atzapar artean gorriak ikusten dituztenak.